Soraluzeko jaiak 2025

Zezen suzkoa su artifizial eta guzti etorri zen

Ubane Madera Zangitu 2025ko uzt. 27a, 19:09

Umeen eta nagusien kurrixka artean ibili ziren kalean gora eta kalean behera zezen suzkoak atzo gauean. Bi ibili ziren, bakoitza sei minutuz, baina tarte horretan, erdiguneko kale guztiak "garbitzeko" astia izan zuten. Ibili ziren Etxaburuetan, Erregetxeko eskaileretan, Plaza Berrian, Kalebarrenen eta Plaza Zaharrean. Hantxe bukatu zuten jarduna, eta ikuskizunari saio borobila eman zioten Etxaburuetako ur-txorroetatik jaurtitako su artifizialekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.