Soraluzeko jaiak 2025

Roberto de la Rosa eta Diego Sanchez garaile bakailao lehiaketan

Ubane Madera Zangitu 2025ko uzt. 27a, 09:10

Herritar ugari erakarri zuen bakailao lehiaketak Plaza Zaharrera atzo eguerdian. Bertan, 14 bikote ibili ziren sukaldari, batzuk lehiaketara aurkezten berriak, gehienak beteranoak. Osagarri berberekin, bakoitzak bere errezetarekin eta jakintzarekin prestatu zuten bakailaoa eta epaimahaiaren esanetan, maila altua erakutsi zuten eta zaila izan zen txapeldunak erabakitzea. Aurtengo garaileak izan dira Roberto de la Rosa eta Diego Sanchez, biendako lehen aldia bakailao lehiaketa irabazten.

Atzo, 13:00ak pasarako gertu zituzten lehiaketarako bakailaoa aurtengo 14 bikoteek, guztiak ere itxura ederra zutela. Taula gainera igo zituzten ontziak, epaimahaiak dastatu eta puntuatu zitzan.

Aurtengo epaimahaia osatu dute Jabi Garmendiak, Inma Matutek, Amaia Ormaetxeak eta Jabi Garatek, guztiak ere, zela edo hala, sukaldean adituak. Azken biak sukaldariak dira, 7 urtez bakailao lehiaketa irabazitakoa da, berriz, Garmendia eta sukaldari-zalea eta Basque Culinaryn ikastaroak egindakoa Matute. Haiek esan zutenez, "maila altua" izan zen lehiaketan gainera, epaile bakoitzak irizpide propioak ditu platera puntuatzeko; horrekin guztiarekin ez zen erraza izan hiru irabazleak aukeratzea, 

Hiru onenak

Baina, bakailao bakoitza puntuatu eta batuketen arabera, honako hiru bikoteen bakailaoak aukeratu zituzten:

1-Roberto de la Rosa eta Diego Sanchez

2-Mari Carmen Aranberri eta Amaia Palazuelos

3-Angel Aldazabal eta Ignazio Zubizarreta

 

Guztiak pozik ziren sariarekin; De la Rosa eta Sanchez irabazle izateaz gainera, lehen aldiz irabazi zutelako bakailao lehiaketa; Aranberri eta Palazuelo, lehen aldiz aurkeztu eta bigarren saria irabazi zutelako eta Aldazabal eta Zubizarreta pozik zeuden saria lortu zutelako, baina penaz ere bai, bigarren saria nahiago zutelako, horixe falta baitzaie guztiak irabazita edukitzeko.

Lehiaketan parte hartu zuten 14 bikoteak honakoak izan ziren:

  • Julio Rascon eta Jose Migel Rascon
  • Andoni Calles eta Jon Basauri
  • Angel Aldazabal eta Ignacio Zubizarreta
  • Abel Olaizola eta Borja Olaizola
  • Iker Makinai eta Miguel Calleja
  • Esther Cruz eta Petri Rolo
  • Jose Antonio Estevez eta Jose Antonio Fulgencio
  • Aitor Prieto eta Aitor Cerrejon
  • Eki Elduaien eta Ion Elduaien
  • Jose Inazio Barrutia eta Ramon Agirre
  • Iñaki Larrañaga eta Oihan Larrañaga
  • Roberto de la Rosa eta Diego Sanchez
  • Mari Carmen Aranberri eta Amaia Palazuelos
  • Ramon Gallastegi eta Miren Gallastegi

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.