Espektakulua eta umorea iragarri zuten eta horixe eman zuten bart gauean Sagar-Erreka Mix ikuskizuneko artistek. Marras gidari zutela igo ziren taula-gainera eta hortik aurrera, zubia dantzan jarri zuten, kantuan, baloiarekin jolasean eta baita soka-saltoan ere. Umoretik egindakoa umoretsu partekatu eta show benetan dibertigarria eskaini zuten.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.