Soraluzen zale fidelak zain zituela ikusi zen Polo Opuestoren atzoko kontzertuan. Tarteka zaparradak egin arren, asko mugitu ere ez ziren egin taula aurretik eta kantu bat baino gehiago eurekin batera abestu zuten atertu zenean zubia bete zuten ikusleek. Bizipenetatik sortutako kantu berriak ere aurkeztu zituen hirukoteak, grafitiz, bengalaz eta bestelakoz jantzi zuten saioa bertaratutakoek eta dena emanda, kontzertu intentsua partekatu zuten ikusleekin.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.