Soraluzeko jaiak 2025

Hasi dira Soraluzeko Jaiak musika eta musikariak goratu dituen pregoiarekin

Egoitz Unamuno 2025ko uzt. 24a, 20:30

Musika Eskolako kideek irakurri dute jaien hasierako pregoia eta kainoikada bota ostean, abiatu dira aurtengo Santiago Santa Ana Jaiak.  

Soraluzeko Musika Eskolak 35 urte bete ditu aurten eta gaur eskolako irakasle, zuzendaritzakide eta ikasle gazteek irakurri dute pregoia udaletxeko balkoian. Pregoian gogoan izan dituzte eskolaren sortzaile izan ziren herritarrak, historian zehar herria alaitu duten musikariak eta eskerrak eman dizkiete udalari, alkate, zinegotzi eta bereziki Mikel Leunda teknikariari, urte guztiotan emandako laguntzagaitik. 

Musika eta musikariak goratu dituzte: "musika da jaiaren esentzia" azpimarratuz. Jaietan elkarrekin errespetuz jokatzeko eskatu dute eta palestinarrak ere gogoan izan dituzte: "Palestinako haurrak eta herritarrak gogoan ditugu. Beraien sufrimendua ez dugu ahaztuko jaietan murgilduta egon arren".  

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.