Atzerapenarekin hasi bazen ere, azkenean sutondoak martxan jarri eta 13:00ak pasa bukatu ahal izan zituzten lehiaketarako patata tortillak 48 gazteek. Tortilla denak mahaietan ilaran jarri, lau lagunek osatutako epaimahaiak banan-banan probatu, eta tortillen itxura, zaporea eta puntua baloratuta puntuatu zituzten, sei tortillarik ederrenak erabakitzeko. Honako hauexek izendatu zituzten saridun:
LH5-DBH 1 mailan:
- 1- Aran Trebiño, Mikel Gallardo eta Lander Cifuentes
 - 2- Izadi Larrañaga, Nahia Mazorriaga eta Nahia Larreategi
 - 3- Oihane Garmendia, Nerea Castro eta Elene Moya
 
DBH2-DBH4 mailan:
- 1- Oier Fulgencio, Unai Laskurain eta Beñat Garmendia
 - 2- Beñat Alberdi, Irati Unamuno eta Maddi Alberdi
 - 3- Urko Trebiño, Koldo Arantzeta eta Peru Gisasola
 
Sariak berberak izan dira maila bietan:
- Lehen taldeari, 60 euro
 - Bigarrenari, 45 euro
 - Hirugarrenari, 30 euro