Soraluzeko jaiak 2025

Txapeldunak kartetan

Ubane Madera Zangitu 2025ko uzt. 23a, 11:03

Itxaropenako karta-joko txapelketako partaideak, txapeldunak eta txapeldunordeak.

Atzo, martitzena, jaietako karta-joko txapelketaren sariak banatu zituzten Itxaropena Erretiratuen Elkartean. 18 lehiakide izan ziren, lau bikote tutean, hiru musean eta bi bikote briskan. Partaide guztiek izan zuten saria, txapeldunek eta txapeldunordeek, berriz, sari berezia.

Atzo, martitzena, arratsaldeko bingoaren ondoren egin zuten jaietako karta-joko txapelketako sari banaketa Itxaropena elkartean, uztaila izanda, ohikoa baino jende gutxiagorekin. Kontuak kontu, bertaratu eta saria jaso zutenek gustura hartu zituzten opariak.

Aurten, lau bikotek parte hartu du tutean, hiruk musean eta bi bikotek briskan. Txapeldunak eta txapeldun-ordeak, berriz, honakoak izan ziren:

  • Briskan:
  • Txapeldunak Marifran Aizpuru eta Maria Luisa Alberdi
  • Txapeldunordeak: Mari Tere eta Mila Plata
  • Musean:
  • Txapeldunak: Severino Fajardo eta Sérvito Perez
  • Txapeldunordeak: Patxi Arrillaga eta Alejandro Errasti
  • Tutean:
  • Txapeldunak: Paco eta Mario Iglesias
  • Txapeldunordeak: Ana Mari Eguren eta Carmen Ariznabarreta

Guztiek jaso zuten botila bana ardo kriantza eta txapeldunek eta txapeldunordeek, txuleta ere bai, lehenek 500 gramokoa eta bigarrenek 350 gramokoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.