Partaideei dagokienez, 159 herritarrek desfilatuko dute, gehi 45 musikarik, herrikoez aparte, Eibarko, Bergarako, Arrasateko eta Tolosako errefortzuekin. Beraz, 200 lagun pasaren desfilea izango da.
Honako piezak joko dituzte, Donostiako danborradako lau: Martxa, Diana, Tatiago eta Iriyarena; Debako Martxa, Pantxika Eibarkoa, Txokolo Azpeitikoa, Artillero Tolosakoa, eta Soraluzeko hiru kanta , Sekula ere, Zezenak dira eta Atxolin kalejira, orain "martxa" bihurtuta, aurten estreinatuko duten pieza.
Konpainiak iazko berberak izango dira: Mikeleteak, Kantinerak, Agintariak, Arrantzaleak , Gudari urdinak (danborrekin), Gudari gorriak (barrilekin), Gozogileak (danborrakin), Sukaldariak (barrilekin), Sukaldariak (ez dutenak jotzen) , Aparejeruak, Ehiztariak, Kanonistak.
Kanoiarekin, banderekin...
Osterantzean, kanoiarekin joango dira Enaitz Oruesagasti, Oier Cerrejon, Leire Elizburu eta Carlos Dominguez. Banderadunak izango dira Miren Osinaga eta Haritz Perez. Damaris Ojeda izango da, berriz, kantineren buru. Eta kantinerak izango dira 4. DBHra pasatzen diren 10 lagun.
Bestalde, Mendizabalen prestatutako ogia Ane eta Iñaki Gabilondo aita-alabak eramango dute eta indioilarra, berriz, Inma Matutek eta Alberto Errastik. Eta guztien zuzendari izango dira Luis Urizar eta Unai Larreategi.
Talde antolatzaileak esandakoaren arabera, aurten "errazagoa" egin zaie lana, "ez gaude hain galduta, jantziak banatzeko sistema gurera egokitu dugu eta hori, adibidez, oso arin joan da".