Soraluzeko jaiak 2025

Oraindik lau leku libre bakailao lehiaketarako

Ubane Madera Zangitu 2025ko uzt. 22a, 09:01

Normalean di-da betetzen dira jaietako bakailao lehiaketan parte hartzeko leku guztiak, 16 bikoterendakoak. Aldiz, aurten, batarengatik edo bestearengatik, 12 bikotek eman du izena eta beraz, oraindik lau leku daude libre. Santa Ana egunean izango da, 11:30ean hasita Plaza Zaharrean. Izena eman nahi duenak udaletxera jo behar du.

Herriko jaietan tradizio luzeenetarikoa duen ekitaldietako bat da bakailao lehiaketa. Partaide beteranoek buruan dutenez, laster 50 urte izan litezke lehiaketa hori egiten dela.

Aurten ere egingo da, ohi denez, Santa Ana egunean. Lehiakideakk 11:30ean hasiko dira bakailaoak prestatzen eta 13:00ak bitartean izango dute errezeta prestatzeko. Gero, epaimahaiak bakailaoak baloratu, txapeldunak erabaki eta sari banaketa egin ondoren herritarrek probatu ahal izango dituzte bakailaoak.

Hiru bikote saridun izendatuko dituzte. Lehen saria izango da 100 euro, bigarrena 75 euro eta hirugarrena 50 euro.

Iaz, honako hiru bikoteak izan ziren saridun:

  • 1. saria: Andoni Calles eta Jon Basauri (2023an ere bai).
  • 2. saria: Igor Garmendia eta Jagoba Zubiaurre.
  • 3. saria: Julio Rascon Garcia eta Jose Miguel Rascon Garcia.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.