- Bi izatetik hiru izatera pasa zarete?
- Bai, aurten. Aurreko diskoa ere berarekin atera genuen, baina ya kantak erdi eginda zeuden. Oraingo diskoan, berriz, hasieratik egon gara hirurok.
- Disko berria aipatu duzue, eginda dago?
- Ez dago amaituta. Kantak eginda daude baina orain ondo grabatu behar dira eta xehetasunak landu.
- Zenbat kanta dauzkazue?
- 11 kanta eta Intro eta Outro.
- Orain arte kritika soziala, zuen bizipenak kontatzen zenituzten, bide beretik dator disko berria?
- Lehen akaso gehiago egiten genuen kritika soziala; orain gehiago gure bizipenak kontatzen ditugu, kalean edo gure bizitzan ikusten duguna. Kritika soziala egiten dugu baina ez dugu helburu hori egitea, egiten dugu irten egiten delako.
- Diskoak badauka izenik?
- Extinto.
- RAPa da?
- Bai. Klasikoa. Ahotsak guk (Oregik eta Rekaldek) eta musika Peñalbak egin du. Lehen instrumentalak youtubetik hartzen genituen baina orain Ina daukagu. (Ina Peñalba): Instrumentu klasikoak erabili ditut hip-hopera bideratuta, gitarra, pianoa, kaxa, bonboa, tronpeta, saxofoia…
- Soraluzen disko berria aurkeztuko duzue?
- Bai, disko berriko kantak abestuko ditugun lehen aldia izango da. Abesti zahar pare bat ere bai, baina gehienak berriak.
- Zergatik Plazentzian?
- Soraluzen egin ditugun kontzertu guztiak izan dira bastante emotiboak guretzat, ze jendeak oso ondo hartzen gaitu, babes handia izan dugu herriaren partetik eta pentsatu dugu aukera ona dela gure kanta berriak kantatzeko. Mikel: Berenjena egunean Gaztetxean inprobisatutako kontzertua ondo egon zen. Abisatu barik egin genuen eta oso ondo egon zen.
- Taula gainean zuek hirurok egongo zarete?
- Ez, sorpresak izango dira.
- 2022an jo zenuten azkeneko aldiz Soraluzen. Beste nonbait ibili zarete?
- Bai, leku nahikotan. Etena izan dugu kantak ateratzerako orduan, baina jarraitu izan dugu gure artean elkartu eta rapeatzen. Kantuen letrak, adibidez, bakoitzak berarenak baina elkarrekin egoten gara eta lagundu egiten gara.
- Ya urte mordoa daramatzazue…
- Bai. Soraluzeko jaietan ezagutu ginen, 2015-2016 inguruan. 10 urte!
- Soraluzen jo eta gero, baduzue beste hitzorduren bat?
- Itxita ez.
- Nahiko zenuten?
- Diskoa amaitu arte ez gara jarri. Zerbait irtenez gero, joango ginateke baina gu ez gara hasi mugitzen.
- Noraino nahiko zenuketen iritsi?
- Jarraitu nahiko genuke, baina hau egiten dugu ondo pasatzen dugulako eta lagunekin egoteko. Egun guztian txikiteoan egon beharrean ondo dago zaletasunak izatea. Sortzen diren aukerak aprobetxatuko ditugu, baina ez goaz horren bila. Guk egiten dugu hau gustuko ditugulako.
- Zeinekin gustatuko litzaizueke jo?
- Esandako edozeinekin kanta bat egitea demasa izango litzateke. Edo Berri Txarrak-ekin, Clavo Oxidadorekin, Des-Kontrolekin, La Polla Records-ekin…
- Zuen erreferentereren bat?
- Hoke, Saske, ILL Pequeño eta Ergo Pro…
- Nahi baduzue beste zerbait esan…
- Jendea etor dadila kontzertura. Polo Opuestoren giltzarrapoak egongo dira salgai 2 euroan.
- Giltzarrapoak? Zergatik?
- Daukagulako lagun bat egiten dituela gauzak 3D inpresorarekin, Jon Caballero. Eta eskerrik asko kontzertura etortzen den jende guztiari Polo Opuesto entzuten duten guztiei eta pazientzia izan dezatela, ze tardatuko du etortzen, baina diska berria potente dator eta merezi izango du itxarotea.
- Disko fisikoa ere aterako duzue?
- Bai, asko ez, ze gure poltsikotik ordaindu behar dugu, baina aterako dugu.