Gaur zabalduko dituzte barrakak

Ubane Madera Zangitu 2025ko uzt. 17a, 11:48

Gaur, eguena, zabalduko dituzte barrakak. Atzo iritsi ziren batzuk eta muntatuta daude, gaur, berriz, Lapikoa iritsi da. Eta tiro pitxoia eta ahate-jolasa iristea falta dira. Baina haiek ere, iritsi bezain laster zabaldu egingo dituzte. Barraken prezioa izango da 2,50 euro buelta bat eta sei bidaia, 10 euro. Umeen egunak, berriz, uztailaren 23an eta 28an izango dira, orduan, 1,50 kostako da buelta bakoitza.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.