Zabalik da barikuan odola ematera joateko txanda hartzeko aukera. Gaur eta bihar hartu ahal izango da Gotatanta.eus atariaren bitartez eta etzi, berriz, telefonoz. Uda sasoian, berez, handitu egiten da odol beharra baina gainera, odol erreserben arabera, premiazkoa dute bost odol motako erreserbak berritzea.
Hain justu, odol bankuan dauden erreserben arabera, honako bost odol moten erreserbak berritzea premiazkoa da: O+, O-, A+, A- eta AB-.
Barikuan, 16:30etik 20:30ak bitartean izango dira odola ateratzean Itxaropena Erretiratuen Elkartean. Uda ostera arte izango den azken hitzordua da berau.
Txandak hartzeko, gaur eta bihar Gotatanta.eus ataria balia daiteke eta barikuan, berriz, goizez, honako telefonora deituta: 943 00 78 85.