BIDEOA

Udako kontzertu fresko eta martxosoa eskaini zuen abesbatzak

Ubane Madera Zangitu 2025ko uzt. 14a, 18:12

Zapatuan, Ezoziko Ama Abesbatzak gehiago nahian laga zituen udako kontzertuko ikusle asko, gustura baino gusturago egonda, motzegia iruditu baitzitzaien ordubete inguru iraun zuen ikuskizuna. Pop-rock arrakastez osatutako errepertorioa interpretatu zuten, Aitor Garitanok zuzenduta eta Anabel Henao pianoan eta Aitor Aranburu kaxa jotzen zituztela. Lehen zatian, euskal kanta ezagunak eta Beatlesen Imagine abestu zituzten. Bigarren zatian, berriz, Rockquiem meza rokeroa, bere bost zatiekin. Bideoan ikusgai Bizirik gaudelako, Euritan dantzan eta Rockquiem-eko Sanctus.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.