OHARRA

Danborradako jantziak banatuko dituzte

Ubane Madera Zangitu 2025ko uzt. 4a, 08:54

Danborrada SAPAtik irteten, iaz. Argazkia: Fernan Oregi.

Danborradaren talde antolatzailetik jakinarazi dute datorren astean banatuko dituztela jantziak. Danbor-joleenak astelehenean, uztailaren 7an (19:00-21:00), barrileroenak eguaztenean, uztailaren 9an (19:00-21:00) eta gremioenak barikuan, uztailaren 11n (19:00-20:00). Merkatu-plazako lokalean batu behar dira jantziak. Esandako egunetan joan ezin dena antolatzaileekin jarri behar da kontaktuan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.