Uztailean, herriko jaiez ospatzeaz aparte, Itxaropena Erretiratuen Elkarteak bere ekintzak ere izango ditu. Paella-jana egingo dute lehenengo, uztailaren 11n, 14:00etan -sarrera 13:15ean-. Itxaropenako zuzendaritzatik esandakoaren arabera, bakarrik sei leku daude libre. Izen-ematea bi euro da.
Jaietako karta-joko txapelketari dagokionez, berriz, uztailaren 17an hasiko dira. Tute, mus eta briska txapelketak izango dira eta izen-ematea zabalik da.
Txangoa eta hiru eguneko irteera
Bestalde, bi irteera ere badituzte dagoeneko antolatuta. Irailaren 24an, Donemiliaga Kukulura joango dira. 11:00etan Yusoko monasterioa bisitatuko dute, 13:00etan David Moreno upategira joango dira eta bertan bazkalduko dute. Izen-ematea zabalik dago eta prezioa da 50 uro.
Azkenik, urrirako hiru eguneko irteera dute prest. Urriaren 15ean, Torrijosera iritsi, gero Toledo bisitatuko dute, eta segidan Puy du Fou Historian oinarritutako parke tematikora joango dira, arratsalde-gauean bisita egin eta Torrijosera bueltatuko dira. Irteera borobiltzeko, gosariaren ondoren, denbora librea lagako dute Toledo bisitatu edo erosketak egiteko eta bazkalostean bueltatuko dira Soraluzera, urriaren 17an.
Irteera urrian den arren, aurre-izen-ematea zabalik dago. Prezioa da 350 euro pertsonako logoela bikoitzean. Bakarkakoa nahi izanez gero, 60 euroko gehigarria ordaindu behar da.