Paella-jana, karta-jokoak eta bi irteera antolatu dituzte

Ubane Madera Zangitu 2025ko uzt. 3a, 08:54

Itxaropena elkarteko zuzendaritzako hainbat kide bulegoan lanean, martitzenean.

Ekintzaz betetako agenda dute Itxaropena Erretiratuen Elkartean. Uztailean, besteak beste, paella-jana eta karta-joko txapelketa egingo dituzte eta opor osterako bi irteera dituzte prest: irailean Donemiliaga Kukulura (San Millan de la Cogolla) eta urrian Toledora eta Puy du Fou parke tematikora, hiru egunerako. Kasu guztietan, izen-emateak edo aurre-izen-emateak zabalik daude. Paella-janerako bakarrik sei leku daude libre. Gaur, eguena, bulegoa zabalik izango da.

Uztailean, herriko jaiez ospatzeaz aparte, Itxaropena Erretiratuen Elkarteak bere ekintzak ere izango ditu. Paella-jana egingo dute lehenengo, uztailaren 11n, 14:00etan -sarrera 13:15ean-. Itxaropenako zuzendaritzatik esandakoaren arabera, bakarrik sei leku daude libre. Izen-ematea bi euro da.

Jaietako karta-joko txapelketari dagokionez, berriz, uztailaren 17an hasiko dira. Tute, mus eta briska txapelketak izango dira eta izen-ematea zabalik da.

Txangoa eta hiru eguneko irteera

Bestalde, bi irteera ere badituzte dagoeneko antolatuta. Irailaren 24an, Donemiliaga Kukulura joango dira. 11:00etan Yusoko monasterioa bisitatuko dute, 13:00etan David Moreno upategira joango dira eta bertan bazkalduko dute. Izen-ematea zabalik dago eta prezioa da 50 uro.

Azkenik, urrirako hiru eguneko irteera dute prest. Urriaren 15ean, Torrijosera iritsi, gero Toledo bisitatuko dute, eta segidan Puy du Fou Historian oinarritutako parke tematikora joango dira, arratsalde-gauean bisita egin eta Torrijosera bueltatuko dira. Irteera borobiltzeko, gosariaren ondoren, denbora librea lagako dute Toledo bisitatu edo erosketak egiteko eta bazkalostean bueltatuko dira Soraluzera, urriaren 17an.

Irteera urrian den arren, aurre-izen-ematea zabalik dago. Prezioa da 350 euro pertsonako logoela bikoitzean. Bakarkakoa nahi izanez gero, 60 euroko gehigarria ordaindu behar da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.