Aniztasunarekin eta LGTBIQ + eskubideekin eta bizikidetzarekin konpromisoa plazaratu dute

Ubane Madera Zangitu 2025ko eka. 28a, 16:56

40 lagun pasak babestu du eguerdiko elkarretaratzea.

Gaur, ekainak 28, sexu- eta genero-askatasunaren aldeko Harrotasun eta Borrokaren Egunean, 40 herritar baino gehiagok babestu du eguerdiko elkarretaratzea. Soraluzeko Udalak deituta, adierazpen instituzionala ere kaleratu du. Bertan, besteak beste,· ezinbesteko” ikusten du du gora doazen eraso LGTBI fobikoen aurrean “antolatzea eta borrokatzea”. Gaiaren harira, aurtengo azaroan Xerka izeneko hitzaldi eta erakusketak iragarri ditu.

Eguzkiaren berotasunetik babestuz, Plaza Barrixan deitutako mobilizazioa metro batzuez aldatu eta udaletxeko aldapan egin dute Aske maitte, harro bizi! leloarekin LGTBIQ+ kolektiboaren eskubideak, aniztasuna eta  harrotasuna babesten duen elkarretaratzea.

Elkarretaratzea deitzeaz bat, Soraluzeko Udalak adierazpen instituzionala ere plazaratu du gaurko eguna aldarrikatzeko. Bertan, besteak beste, azpimarratu dute ezin direla “onartu  ideologia faxistak defendatzen dituzten taldeen itzulerak eta baita foro publiko jakin batzuetatik izaten diren saiakerak ere, LGTBIQ+ kolektiboaren eskubideei eta pertsona guztien berdintasunari buruzko zalantzak sortzea, ez eta gizartean jarrera hauek arrakasta  eta eragina izatea ere”.

Horregatik uste dute “inoiz baino garrantzitsuagoa” dela “nondik gatozen ospatzea eta aldarrikatzea”, eta erasoen kontra “antolatzea eta borrokatzea”.

Halaber, konpromisoa publikoa plazaratu dute herriko “LGBTIQ+ mugimenduko kide eta norbanakoekin prozesu bat abiatu eta elkarrekin Soraluzeko egoera lantzeko”. Horretarako, iragarri dutenez, 2025eko udazkenean zehar Xerka izeneko hitzaldi eta erakusketa antolatuko dute, besteak beste.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.