Udal Liburutegiak ikasturte amaierarako antolatutako ekintzen artean, gaur eguena, Plaza Barrira atera dituzte bertako zerbitzuak eta liburutegiak duen eskaintzaren mostra bat, Liburutegia Kalera izenburupean. Helburua da uda-sasoiko mailegua sustatu eta Udal Liburutegiaren zerbitzuak ezagutzera ematea.
Uxue Agirre liburuzainak esan duenez, jendea bertaratu da postura eta liburuak hartzeaz aparte, ibili da aldizkariak, egunkariak… begiratzen.
Gaur moduan, herriko jaiak hasi arte, eguenero aterako dute liburutegia kalera, 10:00etatik 13:00ak bitartean.