Plazentziatarrak Udate Gaueko suaren bueltan batu dira

Ander Gomez 2025ko eka. 24a, 07:45

Goraino bete zen Plaza Berria atzo, urteko gaurik motzena argituko zuen suaren inguruan, udari ongietorria emateko. Sorginek euren kantuak, bertsoak, dantzak eta edabe magikoa ekarri zituzten, eta Aker piztia ere menditik jaitsi eta festara batu zen. Ume, gazte zein nagusi, askok egin zuten dantzan suaren bueltan eta salto haren gainetik. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.