Metalezko oinarria osatzen

Ubane Madera Zangitu 2025ko eka. 18a, 11:02

Gabolatseko zubi berriko margotze-lanak bukatu dituzte,eta azken asteotan, zorua jartzen dihardute. Joan den astean, hormigoizko plakak ekarri zituzten banan-banan jarri zituzten, puzle-piezak bailiran. Asteon, berriz, besteak beste, zubi zaharraren zutoinak botatzen hasi dira.

Margotze-lanak egiteaz batera, uraren eta tentsio baxuaren azpiegiturak ere sartu dituzte Gabolatseko zubi berritik. Horren ondoren, zubiaren metalezko egitura janzten dabiltza.

Joan den astean, hormigoizko plakak ekarri zituzten, Burgosen neurrira egindakoak eta banan-banan ipinita, zubiaren zorua eraiki zuten. Asteon, berriz,  zubi zaharraren eustoinak eraisten hasi dira. Bat ia botata dago. Bestea, berriz, datozen egunotan botako dute. Horrekin batera, kableak eta bestelakoak ere jarriko dizkiote zubi berriari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.