Erdia baino gehiago konponduta

Ubane Madera Zangitu 2025ko eka. 18a, 09:44

Egunotan, itxita izango da Errekaldeko igogailua, konponketa lanak egiten ari direlako bertan. Pasabidea berritzen ari dira, zaharkitutako egurrak kendu eta berriak ipintzen. Udal brigadako Ander Eizagirrek esandakoaren arabera, barikurako bukatuta egongo dira lanak, lehenago ez bada.

Atzo, martitzena, arratsaldean hasi ziren Errekaldeko igogailuko pasabidea konpontzen. Zaharkituta zituen egur guztiak aldatuko ditu Ander Eizagirre Udal Brigadako langileak. Dagoeneko pasabidearen erdia baino gehiago ipinita dauka eta falta zaiona laster bukatuko du, bihar ez bada, etzi.

Pasabide berriak ez du izango orain artekoak zuen alfonbra modukoa, jendea ez labaintzeko. Pasabidean jartzen ari diren egur berriek tira bereziak dituzte labainkorrak izan ez daitezen. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.