Horrela, trenen zerbitzu erregularra indartuko dute hondartzak dituzten kostaldeko herrietara joatea errazteko: Debabarrenan trenen eskaintza handituko dute, Debako hondartzarako sarbidea errazteko, eta asteburuetako eta jaiegunetako zerbitzuak indartu dituzte Urdaibaira (Bilbo-Bermeo zerbitzua), Kostaldera (Donostia-Zumaia) eta Topoan Donostiara joateko (Irun-/Amara eta Altza/Amara). Ekainaren 23an jarriko dute indarrean udako ordutegia.
Horrela, Bilbo eta Donostia arteko linea erregularra alde batera utzita, Ermua eta Deba arteko tren zerbitzuak 06:00etatik 11:00etara eta 41 eta 19 minuturo izango ditu trenak astean zehar, 11:00etatik 19:00etara bitartean. Gainera, zapatu, domeka eta jaiegunetan, 11:00etatik 20:00etara 41-19 minutuko maiztasuna izango du. Alderantzizko maiztasunak 42 eta 18 minutu artekoak izango dira.
Edonola ere, ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko gonmendatu du Euskotrenek, bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus webgunean eta @euskotrenejgv webguneen bilatzailean. Informazio gehiago nahi izanez gero, erabiltzaileek Euskotreneko langileek zerbitzatutako geltokietara jo dezakete eta 944 333 333 telefono-zenbakira deitu ere bai.