Kontrastez eta kolorez betetako erakusketa

Ubane Madera Zangitu 2025ko eka. 6a, 13:30

Astelehenetik, ikusgai dago Marokoren 40 argazkiz osatutako erakusketa koloretsu eta kontrastez betetakoa. Ikus daitezke basamortuaren argazkiak, kostaldean ateratakoak, paisaje bitxiak… Jose Antonio Platak 2015etik 2025era ateratako argazkien arteko aukeraketa ipini du ikusgai. Ekainaren 21era bitartean ikus daitezke.

Astelehenean zabaldu zuten Kontrargi Argazki Kolektiboak antolatutako azkeneko erakusketa, Araneko erakusketa aretoan.

Jose Antonio Plataren argazkiz osatuta dago, 10 urtean zehar ateratakoen artetik 40 argazki. Erakusketaren irekiera egunean Platak kontatu zuenez, urtero joaten da horren kuttun duen Marokokora eta batez beste 700 argazki ateratzen ditu. Bada, horien guztien artetik aukeratu ditu ikusgai jarri dituenak.

Emandako xehetasunen arabera, Marrakexetik basamorturainoko lekuak eta jendea daude argazkietan erakutsita, Sahararen hasiera, Sidi Ali, Marzougango azoka, hondartza zuriko dunak, urak hartutako dunak Yasminan, nomadak… Kontrastez eta kolorez betetako erretratuak dira.

Ekainaren 21era arte izango da erakusketa ikusteko aukera:

  • Astelehenetik barikura: 18:30 - 20:00
  • Zapatutan: 12:00 - 13:30

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.