Letrero eta erakusketa berriak Itxaropena elkartean

Ubane Madera Zangitu 2025eko ekainaren 4a

41 urtean Itxaropena Erretiratuen Elkartearen fatxadan egon den idazkia edo letreroa aldatu egin dute. Atzo, martitzena, kendu zuten zaharra eta berria ipini. Arrazoiak begi-bistakoak dira. Gainera, ikusten denez, izena ere aldatu eta orain Itxaropena Nagusien Elkartea deitzen da. Bestalde, asteon, argazki erakusketa berria ere ipini dute bertan. 

Argazki erakusketari dagokionez, Benidormen ateratako argazkien bigarren sortarekin osatu dute oraingo erakusketa. Aurreko asteetan leku beraren gaineko beste argazki sorta bat egon da bertan ikusgai. Argazkiak Mikel Valero argazkilariak ateratakoak dira. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.