Gabolatseko zubia berdez margotzen ari dira egunotan, SAPAko makineriaren kolorearen oroigarri modura. Pasa berri den asteburuan ere lanean ibili ziren, aste honetan euria egingo zuela jakitun. Atzo, astelehena, obra buruak esandakoaren arabera, margoaren azken inpresioa ematen ari dira eta zubi barrutik joango diren azpiegiturak sartzen ari dira. Lanak aurreikusitako epeen barruan egiten ari dira.
Egunotan, euriak lagatzen dienean, zubia berde kolorez ari dira margotzen, SAPAren zaharberritutako pabiloiak duen berde kolore berberaz. Pabiloia zaharberritu duen Behark estudioko adituek emandako azalpenen arabera, berde kolore horrek lehenagoko SAPAren makineriaren kolore berdearen oroigarri izan nahi du.
Zubi berriari dagokionez, obra buruak atzo esan zuenez, proiektuan aurreikusitakoaren arabera ari dira lanak gauzatzen. Hori horrela, lanak bukatuta egongo dira uztailaren amaiera-abuztuaren hasierarako irailean erabilgarri izango da zubia.