Soraluzeko Musika Eskolaren eskutik kantu afaria izango da ekainaren 20an. Musika eskolaren 35 urteko ibilbidea ospatzeko antolatu dute ekimena. Tiketak dagoeneko salgai daude, Iratxo Goxo dendan, ekainaren 15era bitartean. Afaria 21:00etan hasiko da baina aurretik musika eskolaren sorreran ibili zirenei aitortza egingo diete, besteak beste, atzera begiratua egingo duen ikus-entzunezkosren bitartez. Gero, elkarrekin kantatuko dute, taldeka, oholtzara igota.
Txurrukako pintxoak, edaria, kafea eta pastela. Horiexek izango dira ekainaren 20ko kantu afariko menuaren osagaiak. Menu arrunta edo begetarianoa aukeratu ahal izango da. 15 euroko prezioa izango du afariak. Umeentzako txartelak, berriz, 9 euroren truke eskuratu ahalko dira. Txartel arruntarekin 4 pintxo jan ahalko dira eta umeenarekin 2.
21:00etan hasiko da kantu afaria, frontoian. Eragileak gonbidatu dituzte kantuak abestera, taldetan banatuta, garai batean Pil-pileanek antolatzen zuen kantu afarian egiten zen moduan eta horretarako musika zuzenean joko dute musika eskolako irakasleek.
Bestalde, afariaren aurretik, musika eskolaren bultzatzaile eta bidelagun izan dituzten herrikideei aitortza egin diete, atzera begiratua egingo dute ikus-entzunezko baten bitartez.