Dagoeneko 100 herritar baino gehiagok eman dute izena danborradan

Ubane Madera Zangitu 2025ko mai. 30a, 10:05

Aurtengo Nagusien Danborradako antolaketa-taldetik esandakoaren arabera, dagoeneko 100 herritar baino gehiagok eman du izena uztailaren 25eko danborradan parte hartzeko. Hala ere, gaineratu dute oraindik badela lekua gehiagorendako eta norbaitek interesa balu formulario bidez (barruan) eman lezake izena edo eurekin harremanetan jarrita -Lierni Elizburu edo Ines Laskurain-. Nobedadeak iragarri dituzte aurtengo ediziorako.

Danborradako antolaketa taldetik esan dutenez, bertan parte hartzeko lekuak dauden bitartean, izen-ematea zabalik izango da. HEMEN KLIKATUTA eman daiteke izena.

Jantziak uztailean

Aurten, aurreikusten dute zortzi konpainia aterako direla desfilatzen. Eta jakinarazi dute uztailaren erdialdean hasiko direla arropak banatzen. Datak zehazten dituztenean, hori ere jakinaraziko dute.

Bestalde, gaineratu dute aurten "seguruenik nobedadeak" izango direla danborradan, baina momentuz, ezin dute ezer aurreratu. Azkenik, esan dute antolaketa taldeak lanean diharduen arren, eskertuko luketela laguntzeko prest dagoen jende gehiago izatea. "Zenbat eta esku gehiago errazago egiten dira lanak", diote. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.