Barikurako, 22:00etan hasi eta 70 minutuko jaialdia prestatu du Dantza Birakak ikasturte amaierako ikuskizun modura. B-Kluba izenarekin, 21 dantza eszenaratuko dituzte Araneko frontoian, 11 taldetan banatuta. Zelako dantzak izango diren, berriz, sorpresa da. Dena den, akaso pista eman lezake jaialdiko kartelaren itxurak.
128 dantzarik osatuko dute B-Kluba ikuskizuna. Soraluzekoak 56 izango dira, bost talde osatuko dituzte eta bederatzi dantza koreografiatuko dituzte. Eta Elgoibartik etorritako beste 73 dantzarik jardungo dute haiekin. Bisitarien artean, 5 urtetik hasi eta 50 urte bitarterainoko dantzariak izango dira.
Saioa borobiltzeko, elkarrekin Elektrizitatea dantzatuko dute, Martxoaren 8rako sortu eta SAPAn aurkeztu zuten dantza.
Sarrerak salgai daude Araneko kiroldegiko txarteldegian.