Salgai daude Erromerixa Eguneko bazkarirako txartelak

Egoitz Unamuno 2025ko mai. 28a, 08:00

Paella banatzen Erromerixa Egunean.

Ekainaren 7an, Erromerixa Eguna egingo da Ezozin eta bazkaritarako txartelak salgai daude Iratxo gozodendan. Menua izango da: entsalada, paella eta postrea. 

Urtero moduan, Erromerixa Egunaren barruan, herri-bazkaria egingo da Ezoziko ermitako aterpean eta aurten, Bizimina elkartekoek entsalada eta paella eskainiko dituzte.

Txartelak dagoeneko salgai daude Iratxo gozodendan: 15 eurotan helduendakoak eta 8 eurotan 14 urtetik beherakoendakoak. Txartelak eskuratzeko azken eguna ekainaren 4a (eguaztena) izango da.    

Ikus aurtengo egitarau osoa HEMEN

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.