Fernando de Vicente durangarrak eskuratu du lehen saria kaleko margo lehiaketan

Egoitz Unamuno 2025ko mai. 26a, 14:29

Domekan egin zen XXXI. Kaleko Margo Lehiaketa eta Fernando de Vicente Garrido durangarrak eskuratu zuen helduen mailako lehen saria, Kalebarren irudikatzen zuen margolanarekin. DBH mailako lehen saria, berriz, Nahia Rodriguezek irabazi zuen. Margolak guztiak ikusgai daude erakusketa gelan, maiatzaren 31ra bitartean. Argazkiak: Leire Ginea eta Egoitz Unamuno.

Helduen mailan, guztira, 18 lan aurkeztu ziren eta sailkapena honela gelditu zen:

1. Fernando de Vicente Garrido (Durango)

2. Fernando Ureta Castelo (Artziniega) 

3. Ricardo Azkargorta (Bergara)

Gazteen artean, aurten, partehartzea "oso handia" izan da eta, guztira, 150 lan aurkeztu dira. Sailkapena honela gelditu da: 

DBH Maila

1. Nahia Rodriguez

2. Ane Martin

3. Paula Arruza

LH 5-6

1. Salma Mirate

2. Jone Ormazabal

3. Rehab Maloul

LH 3-4

1. Mohamed Reda

2. Libe Elortza

3. Ager Esnaola

LH 1-2

1. Walid Halouach

2. Israe Berrfai

3. Isra El Fellah

HH

1. Hiba Halli

2. Idoia Perez-

3. Julen Muñoz 

Margolanak ikusgai eta salgai

Maite Quintanilla kultura zinegotziak eskerrak eman zizkien parte hartzaile guztiei "kalea kolorez, sormenez eta kulturaz" bete izanagatik eta baita epaile lanetan jardun duten herritarrei (Laura Luis, Maria Luisa Blasco, Paula Pinilla eta Alberto Ramirez). Horrekin batera, iragarri zuen aste osoan zehar margolan guztiak ikusgai izango direla erakusketa gelan. Bestalde, jakinarazi zuen sarituak izan ez diren lanak salgai izango direla (prezioa bistan dutela) eta saritutako margolanak, berriz, herriko eraikinetan ezarriko dituztela, aurrerantzean ere ikusgai izan daitezen. 

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.