Ederto ibili ziren Itxaropena Elkartearen eskutik Zumaia ingurura egindako irteeran, eguaztenean. Kontatu dutenez, eguna “perfektua” izan zen. Itziarren egin zuten hamarretakoa, gero Zumaian itsas-txangoa eta amaitzeko, Debako erretiratuen etxean bazkaldu. Datorren maiatzaren 28an leku berera joango dira bigarrenez, asteon autobusean leku barik geratu baitira hainbat bazkide. Oraindik bada izena emateko aukera. Argazkiak: Alberto Arizaga.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.