Gertakariak

Lapurreta eta lapurreta saiakera

Ubane Madera Zangitu 2025ko mai. 22a, 16:02

Herenegun gauean, Cañones inguruan lapurreta, lapurreta saiakera eta furgoneta baten kristal apurketa gertatu ziren. Segurtasun Sailetik emandako informazioaren arabera, trasteleku batean sartzea lortu eta bertako zenbait gauza eraman egin zituzten eta beste bi trastelekutan, berriz, sartzeko ahalegina egin zuten. Salaketak jarrita daude. Bestalde, inguruan aparkatuta zegoen furgoneta bateko bi kristal ere apurtu zituzten, ibilgailuaren jabeak kontatutakoaren arabera. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.