Atzo, eguaztena, Soraluzeko Musika Eskolako hainbat irakaslek, ikaslek eta Musika Mugimendua, Musika Kantuz eta Musika Hizkuntzako ikasle txikiek Doinuen lapurreta Sorakawan ipuin musikatua taularatu zuten Herriko Antzokian, aretoa bete zuten Plaentxi Eskolako ikasleen aurrean. Amaieran, Bulegoren Suzko Erroberak kantua interpretatu zuten musikariek, kantariek eta ikusleek elkarrekin, antzokiko paretak eurak ere dantzan jarriz. Eta gainera, bisa ere egin behar izan zuten, ikusleen eskariz. Doinuen lapurreta Sorakawa ipuin musikatua ikasturte amaierako kontzertuan taularatuko dute berriro.