Barikuan, maiatzaren 23an, Odol Emaileen Elkarteko medikuak Itxaropena Elkartean izango dira udaberriko odol ateratzeak egiten. Dagoeneko zabalik da txanda hartzeko bidea. Gaur eta bihar, Internet bidez har daiteke txanda, gotatanta.eus atarian. Bariku goizean, berriz, telefonoz hartu ahal izango da, 943 00 78 85 zenbakian.
Barikuan 16:30etik 20:10ak bitartean izango dira osasun profesionalak Itxaropena Erretiratuen Elkartean eta Soraluzeko Odol Emaileen Elkartetik dei egiten diete herrikideei odola ematera bertara daitezen.
Aurreko aldian, martxoaren amaieran egin zituzten odol ateratzeak eta guztira, 35 odol-poltsa bete zituzten.
Uda aurretik, beste hitzordu bakar bat izango da Soraluzen, uztailaren 18an.