Segurtasun Sailetik azpimarratu dutenez, antzemandako intzidentzia ez da Larrialdiak Kudeatzeko Zentroarena izan baizik eta telefono konpainiarena, eta larrialdiak kudeatzeko beste zentro batzuetan ere antzeman da. Zentroko arduradunak etengabeko harremanetan egon dira telefono-konpainiarekin, gorabehera hori ahalik eta lasterren konpontzeko.