Kooperatibaren egoeraren berri emango dute ekainaren 3ko batzar orokorrean

Ubane Madera Zangitu 2025ko mai. 20a, 13:30

Soraluze Kooperatiba Elkarteak jakinarazi duenez, datorren ekainaren 3an, martitzena, urteko batzarra egingo du, kiroldegiko antzokian. Mahai gainean izango diren puntuen artean, Kooperatibaren beraren kudeaketaren azterketa, 2024ko ekitaldiko kontu ekonomikoak eta Kontseilu Zuzendariaren eta Zaindariaren aukeraketa izango dute. 19:00etan hasiko da batzarra.

Orain dela bi urte, Kooperatibak ibilbide berria abiarazi zuen Co-Aliment taldearekin eta iaz esan zutenez, produktuen aukera handitu egin zuten eta prezioak merketu. Horren eraginez, jakinarazi zuten erosle gehiago zebilela.

Horrekin batera, galerak izan arren, iazkoen ia erdiak izan zirela ere jakinarazi zuten. Dena den, gaineratu zuten, salmentek marjina txikia lagatzen dutela, saltokiaren egoera “larria” zela eta bertan erosten segitu beharra dagoela. 

Ekainaren 3ko batzarrean eguneratuko dute Kooperatibaren gaur egungo egoera, besteak beste.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.