Bost eguneko irteerarako izen-ematea zabalik

Ubane Madera Zangitu 2025ko mai. 16a, 13:52

Zabalik da Peñiscola ingurura joateko Itxaropena Erretiratuen Elkarteak antolatutako irteerarako izen-ematea. Ekainaren 15ean irten eta ekainaren 20an bueltatuko dira. Prezioa da 515 euro pertsonako logela bikoitzean. Prezioaren barruan dago autobusa, bost gau lau izarretako hotelean, tokiko gidaria, Ebroren Deltatik paseoa itsasontzian, San Jose kobazuloetara bisita eta oinarrizko asegurua.

Maiatzaren 8az geroztik eman daiteke izena ekaineko irteerarako. Bost egunekoa izango da eta denetik egingo dute: Peñiscola bisitatu eta bertan lo egin, Castello bisitatu, Ebroren Delta itsasontzian, San Jose kobazuloak ikusi eta Vinaroz eta Morella bisitatu. Zenbait bisitetan gidaria eta guzti izango dutela iragarri dute.

Ekainaren 15ean, 07:00etan irtengo da autobusa Soraluzetik; azken egunean, berriz, Morellan bazkaldu ondoren abiatuko dira etxerantz. 

Prezioa da 515 euro pertsonako logela bikoitzean. Pertsona bakarrarendako logela nahi izanez gero, berriz, 130 euroko gehigarria ordaindu beharra dago. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.