Krabelin pintura eskolako artisten lanak ikusgai

Ubane Madera Zangitu 2025ko mai. 13a, 11:01

Atzo, astelehena, zabaldu zuten Krabelin pintura eskolako artisten margo erakusketa. Teknika eta material desberdinekin egindako 30 margolanetik gora daude ikusgai. Badaude paisaiak, herriko ikuspegiak, motiboak, naturarekin lotutako lanak… gustu eta kolore guztietakoak. Maiatzaren 24ra are izango da erakusketa ikusteko aukera.

Olioz egindako margolanak, arkatzez, harea ere badutenak, arrautza oskol pusketekin ondutakoak, hiper-realistak, abstraktoak, naturarekin lotutakoak, marrazki bizidunenak… Denetariko teknikaz eta motiboz egindako margolanak jarri dituzte ikusgai Erakusketa gelan.

Paula Pinillak zuzentzen duen Krabelin pintura eskolako ikasleenak dira, helduenak zein umeenak, 2024-2025 ikasturtean landutakoak. Atzo iluntzean zabaldu zuten erakusketa eta bisitariekin batera, artistetako batzuk ere bertan izan ziren emaitzarekin pozik.

Maiatzaren 24ra arte izango da erakusketa ikusteko aukera. Astegunetan, 18:30etik 20:00etara eta zapatuetan 12:00etatik 13:30era. Margolanak erosteko aukera ere badago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.