Bihar, eguaztena, ziba edo tronpa txapelketa izango da frontoian, Jorge Morales Nazioarteko ziba txapeldunak gidatuta eta Iratxo Goxo-dendaren eskutik. 18:00etan hasiko da eta bertaratzen diren 13 urtez azpiko ume guztiek parte hartu ahal izango dute, aldez aurretik izena eman barik. Lehenengo, erakustaldia egingo du Moralesek berak eta segidan izango da lehiaketa. Sariak ere izango dira.
Dagoeneko tradiziozkoa bilakatu da ziba txapelketa Soraluzen. Urteak daramatza Jorge Moralesek txapelketa berezi hori gauzatzen Iratxo Goxo-dendaren eskutik, eta, aurten ere gogotsu dago biharko hitzordurako.
Atzo, astelehena, bertaratu zen Morales bera herrira eta besteak beste, txapelketarako baliagarriak izango diren zibak laga zituen Iratxon. Kontatu zuenez, prest ditu, baita ere, txapelketako iaioenendako sariak.