Arantza Lasak aitortu duenez, “ez da erraza” 100 urte hartzea, “baina heldu egin gara. Hori bai, lan asko eginda”, esan du.
"Aita apartekoa"
Lasak, batez ere, aita du gogoan: “Gaztetan hasi ginen lanean eta beti eduki dugu besteei on egitea. Hori gure aitak erakutsi zigun, Juan Lasa Aranburu Maiztegi y otras hierbas”, esan du barrez. “Inork ez dio sekula ordainduko jendeari laguntzen egindako lana. Gure aita apartekoa zen. Lan asko egin zuena besteengatik, batez ere, gazteei zelan laguntzen zion gure aitak inork ez daki. Hark esaten zuen jende gazteari lagundu egin behar zaiola, aurrera egin dezan”, gaineratu du.
Kalebarrenen jaio eta bizi izan da beti Arantza Lasa, harik eta orain bizitoki duen Mesedeetako egoitzara lekualdatu arte. Han, goizetik hasi da bisitak jasotzen gaurko egun berezian. Udal ordezkariak joan direnean, alboan zituen Jon Lasa eta Jesus Fernando Lasa anaiak eta Asier Lasa lehengusua. Lehen biak Plazentzian jaio ziren eta orain Bergaran bizi dira eta hirugarrena Eibarren bizi da.