Gaur goizaldeko 05:00etan jaso du Ertzaintzak lapurretaren gaineko abisua eta Kalebarrenen izan dira. Segurtasun Sailetik esandakoaren arabera, gertakaria ikertzen ari dira.
Irudiak poliziari
Lapurreta grabatuta dago, kamerak baitituzte hartategian. Bertatik esandakoaren arabera, gaur arratsaldean joango dira komisariara salaketa ipintzera eta kamerak grabatutako irudiak eramango dituzte.
Gaineratu dutenez, lapurreta egin dutenak ezagunak dira herrian. Are gehiago, kontatu dute gaur goizean bertan, lehenengo eliz atarian eta gero Iratxon izan direla. Bestalde, gogora ekarri dute iaz ere ahalegindu zirela harategian lapurreta egiten, estolda tapa batekin kristala apurtzeko ahalegina eginez, baina ez zuten lortu.