hitzaldi zikloa

Nahia Alkorta: "Normalean gurasoak kezkatzen gara umeak gauzak beranduegi egiten dituenean"

Egoitz Unamuno 2025ko mai. 5a, 15:26

Apirilaren 10ean, Nahia Alkorta gurasoen aholkulariak aurtengo ikasturterako Katamarran Ume Txokoak eta Haurreskolak antolatutako zikloko lehen hitzaldia eskaini zuen Tolarekuan: Haurraren garapen psikomotorea. Hitzaldira herriko hainbat familia hurreratu ziren eta  umeen garapen fisiko eta kognitiboaren gaineko loturak aztertu zituzten Alkortarekin batera. Bigarren hitzaldia martitzen arratsaldean eskainiko du Mireia Centeno psikopedagogoak mugen inguruan: Mugak, noiz eta nola?.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.