Gertakariak

San Andresko elkarteko erretegiak su hartu du

Ubane Madera Zangitu 2025ko mai. 3a, 11:33

Suhiltzaileak San Andresen. Argazkia: Oihana Uribe.

Une honetan larrialdi zerbitzuak (11:33) San Andres auzoan dira. Suhiltzaileak, Udaltzaingoa eta Ertzaintza igo dira, sirenak eta argi urdinak piztuta. Segurtasun Sailetik  esandakoaren arabera, San Andresko elkartean piztu da sua eta elkarteko ordezkariek zehaztu dutenez, erretegiak hartu du sua. Hori bai, zorionez, elkartean zeuden pertsona guztiak kanpoan daude eta oraingoz, ez dago zauriturik. Suhiltzaileak lekuan bertan dira lanean, baina Segurtasun Sailaren arabera, "hasiera batean suteak ez dirudi larria". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.