Bizikaleko bonuen zozketarako txartelak banatzen hasi dira

Ubane Madera Zangitu 2025ko api. 28a, 12:22

Gaur, astelehena, hasi dira Bizikaleren bonuen zozketarako txartelak banatzen. Maiatzaren 7ra arte emango dizkiete bonuak Bizikaleren saltokietan erosten dituzten bezeroei. Guztira, 400 euro banatuko dituzte bonutan, 50 euroko zortzi bonu zozketatuko baitituzte. Zozketa maiatzaren 7an egingo dute, Instagramen.

Abian da Bizikale merkatari elkartearen udaberriko bono-kanpaina. Guztira, 50 euroko zortzi bonu zozketatuko dituzte Bizikaleko saltokietan erabiltzeko. Bonuen zozketa maiatzaren 7an egingo dute Instagramen. Eta zozketa horretarako txartelak gaur hasi dira banatzen, elkarteko saltokietan egiten den erosketa bakoitzeko. Guztira, 15.000 zozketa-txartel banatuko ditu Bizikalek.

Ainhoa Ibarzabal Bizikaleko kideak esplikatu duenez, urtean halako hiru kanpaina egingo ditu herriko merkatari elkarteak bezeroen artean. Hurrengo kanpaina udazkenean egingo dute, baina hura baino lehen, udan, azoka egingo dute Plaza Zaharrean. 

Honako merkatariak dira Bizikale merkatari elkarteko kide:

  • OKelia Harategia
  • Bolia
  • Pub Intsisu
  • Frutería Vidal
  • Hortz Klinika
  • Iratxo
  • Coope
  • KLB6
  • Mapfre
  • Iñarra
  • Mendizabal
  • Criado
  • Asad frutería
  • Bianka
  • Txoko
  • Batzoki
  • Likai
  • Sara Estankoa
  • Amparo autoservicio
  • Txurruka
  • Gila
  • Triskel
  • Mabel
  • Lotería
  • MGS
  • Todo a 100
  • Txuritxu
  • Belarrak
  • Aritz
  • Joyería Josu
  • Rkl
  • Benito Altzariak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.