Arkaitz Arana udal brigadako arduradunak azaldu duenez, joan den apirilaren 4an ipini zuten guztia, eskaileraren babesa, gora igotzeko baranda modukoa alboetara ez jausteko, eta, goiko babesa, handik ere inor ez jausteko... “Erabiltzaile guztiendako babesa zen. Denok babesteko. Gainera, antza, harrika apurtu dute, indarrez, ze egurrak oso gogorrak ziren. Batzuk konpontzen duguna beste batzuk apurtzen badute, atzerantz goaz”, esan du gertakaria gaitzetsiz, brigada-buruak.