HERRITARREN AHOTIK

"Aberri Eguna"

Erredakzioa 2025ko api. 26a, 11:21

Arrasateko Udalak aurten ezarri duen plaka. Iturria: J.F.A. 'Atxito'-k Arrasate.eus-etik.

J.F.A. ‘Atxito’ herritarrak ondorengo idatzia helarazi du Plaentxia.eus-era Aberri Egunaren gaineko iritzia emanez: “Benetan ez dut ulertzen gure herrian gertatzen dana Aberri Egunean eta ados nago Plaentxia.eus-en P.L.-k argitaratutako argazki eta artikuluarekin".

"Ez jai, ez ikur, ez aipamen udaletxearen partetik, eta horrela joan da Soraluze eta Euskal Herri guztiarentzat egunik garrantzitsuena izan behar lukeena.

Pozik ikusiko nuke, eta herriko abetzaleek ere bai, inguruko herrietan Aberri Eguna ospatzeko hartu dituzten erabakien antzekoak hartzea gure herrian ere.

Adibide gisa daukagu Arrasateko alkateak zabaldutako mezua: “Euskal Herriaren defentsan aldarria babestera gonbidatu nahi ditut herritarrak. Ikurrinak balkoian jarriz edota Euskal Herri osoan antolatu diren mobilizazio ezberdinetan parte hartuz, Euskal Herriaren defentsa egin dezagun. Herri libre bat izateko”.

Edo Oñatin PNVko zinegoziak: “Igande honetan Aberri Eguna ospatuko dugu. Euskaldunon eguna. Gure nazioaren eguna. Herritarrak animatzen ditugu ikurrina beren etxeetan jartzera eta harrotasunez gure bandera erakusten”.

Gure udaletxean gehienak abertzaleak dira. Zergaitik ez dugu ospatzen egun hau behar den bezala?

Nere ustez dena beharko dugu gure herrian eukaldun izaera finkatzeko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.