'Elgeta: 1937, emakumeen memoria' liburua aurkeztuko dute martitzenean Elgetan

BABESTUTAKO ALBISTEA 2025ko api. 26a, 10:57

Komikiaren azala.

Datorren martitzenean, Aiert Zubikarai '3izkai' komikigileak 'Elgeta: 1937, emakumeen memoria' liburua aurkeztuko du Elgetako kultura etxean. Liburuan "faxistek" Elgeta mendean hartu zutenean egindako izugarrikeriak kontatzen dira, bertako emakumeen testigantzak oinarri hartuta.  

Aiert Zubigarai '3izkai' gidoilari eta komiki marrazkilari eta Laumunarrieta 1937 elkarte memorialistako kide elorrioarrak 36ko Gerran girotutako komiki bat ondu du, Elgetako emakumeek jasan zituzten izugarrikerien inguruan ardaztua. Liburuak, zehazki, 1937ko apirilaren 24an, Elgetako herria "faxisten mende" erori eta soldaduei Elgetako famili errepublikazaleetako emakumeak bortxatzeko "karta zuria" eman zieteneko gertakariak lantzen ditu, Felisa Iturri Castillo eta Antoni Telleria elgetarren eta Soledad Kapelastegi elorrioarraren testigantzetan onarrituta. 

Komiki liburu hau Zubigaraik abiatu duen proiektu zabalago baten parte da, izan ere, elorrioarrak "II. Errepublika garaian hasi eta Bilboranzko faxisten gerrako ibilbidean" emakumeek bizitakoak ikertu ditu eta emaitzak Emakumeon Memoria 1937 - Intxortatik Artxandara liburuan jaso ostean, orain, historia hura herriz herri kontatzeko komiki liburuak argitaratzeari ekin dio eta Elgetako gertaeren ingurukoa da sorta horren lehen alea. Zubigarairen asmoa da "emakumeen memoria berpiztea, gogoratzea eta zer gertatu zen aditzera ematea, gure gizarteak kontzientzia hartzeko helburuarekin". 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.