Goizeko bostak aldera, Errabal kaleko auzotar batek zarata entzun eta bi gizonezko ikusi ditu Gilako biltegiko atea forzatu eta barrura sartu nahian. Momentu horretan, pertsiana jaso eta leihoa zabaltzeko imintzioa egin duenean, bi gizonezkoek alde egin dute.
Gila tabernako arduradunak salatu duenez, enegarren aldiz ahalegindu dira tabernara sartzen eta beste behin, atea konpontzeko gastua egin behar izan dute.