Gertakariak

Pago-egurra lapurtu dute Artzaintxaboletan

Egoitz Unamuno 2025ko api. 25a, 10:14

Pago-egurrak Artzaintxaboletan norbaitek lapurtu aurretik. Iturria: Artzaintxaboleta Elkartea.

Artzaintxaboletako elkarteko juntakideek salatu dutenez, norbaitek txabola ondoan moztuta zeukaten pago-egurra lapurtu die. 

Artzaintxaboleta elkarteko juntakideek salaketa jarri dute udaltzaingoan, apirilaren 12tik 20ra bitartean, norbaitek txabola ondoan ebakita zeukaten pago-egur guztia eroan dielako, "hiru tratorekada betetzeko adina", Santos Elizburu elkarteko juntakideak zehaztu duenez. 

Elkarteko juntakideek herritarren laguntza eskatu dute: "Inork ezer ikusi badu, jar dadila harremanetan Santos Elizburu, Ismael Peñalva edo Juan Luis Jauregi juntakideekin". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.