Lehenik garabiak aurreko traktorea altxatu du errepidera eta ondoren, garabiak atzerantz bultza eginda traktorea atzeratu dute erremolkearen azpiko lotura bilatu eta katigatzeko. Behin katigatuta, erremolkearen barneko katuarekin berarekin zertxobait altxatu eta poliki-poliki tiratu dute mugan behera, errubera batzuk airean eta beste batzuk arrastan zeramatzala. Tentsio handiko momentuak izan dira baina garabiarekin batera etorri den teknikariaren aginduei jarraituta, azkenik lortu dute trailerra eta kamiolaria onik ateratzea. Itxura batean, atzeko argien plaka izan da kamioiari kaltetu zaion atal bakarra.
Arratsaldeko bostetan, udaltzainek gidatuta, gidariak errepidean behera egin du Osintxurantz, bere karga Soralucen entregatzera.